Euskal Herriko mito eta ele zaharrei buruzko ipuin kontaketa izango da Aiako probalekuan

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 19a, 09:30
Argazkia: Goierrko Hitza

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu du emanaldia ekainaren 19rako, eta Maitane Aizpurua izango da ipuin-kontalaria.

Ekainaren 19an, larunbatarekin, saio berezia egingo da Aiako probalekuan, 18:00etatik aurrera. Marimunduko ipuin kontalariak —Maitane Aizpurua— euskal mitologiako hainbat elezahar, mito, kondaira eta ipuin kontatuko ditu. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu du saioa, eta azaldu dutenez, "aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutzeko eta giro goxo eta magikoan arratsaldea familian igarotzeko".

Emanaldiak ordubeteko iraupena izango du, eta sarrerak aurretik erreserbatu beharko dira 943 83 53 89 telefonora deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus e-postara idatzita.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!