Datorren astelehenetik aurrera igerilekuko bonua egiteko epea zabalduko dute Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 26a, 12:52

Aiarrek maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean izango dute bonua egiteko aukera, igerilekuan bertan: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Aiako igerilekuak ekainaren 4an irekiko ditu ateak, eta irailaren 12ra arte izango da zabalik. Hala, aiarrek maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean izango dute igerilekuko bonua egiteko aukera. Igerilekuan bertan egin ahal izango da denboraldiko txartela 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
 
Hona hemen bonuen prezioak:
0 -3 urte bitarteko haurrentzat doan.
4 -17 urte bitartekoentzat 15 euro.
18 urtetik gorakoentzat 30 euro.
 
Aiako Udalak jakinarazi du, bonua egiterakoan herritarrek duten adina kontuan hartuko dutela ordaindu beharreko prezioa zehazteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!