Maite Artola, Aia gora eta Aia behera

Garazi Artola Balda 2021ko mai. 30a, 17:36

Euskadi Irratiko Maite Artola esatari ezaguna elkarrizketatu du Oier Aranzabal Aiako bizilagunak Barruan gaude saioan, eta Aiari buruz aritu dira elkarrizketaren tarte zabal batean. Amona zuen aiarra, izan ere.

Maite Arolari Barruan gaude saioan egindako elkarrizketaz honela dio EITB Podkastak ataleko laburpenak: "Gaurko anfitrioiaren ahotsa ezaguna egingo zaizu entzule, besteak beste, Afganistango gerra kontatu zuelako Kandahar hiritik, Bigarren Intifada Palestinatik edo Obamaren garaipena Chicagotik. Euskadi Irratiko goizetako ahotsa da Maite Artolarena, Mezularian lehenik, Faktorian gero eta Goizak Gaur albistegietan orain. Artolaren etxera sartuko gara Ibarrak eta Tolosak elkar besarkatzen duten mugan. Eta bere ahotsa bide bihurtuko dugu azken hamarkadetako istorioetan barneratzeko. Bazatoz? Jantzi kaskoak eta adi!".

Oier Aranzabal Aiako bizilagunak egin dio elkarrizketa, eta Aia izan dute hizpide tartez luzez, hangoa baitzuen amona Artolak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!