Nerea Ariznabarretaren eta Mariano Hurtadoren ipuin-kontaketa izango da ostiralean

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 31a, 12:04

Antolatzaileek azaldu dutenez, maitasuna, konfidantza eta biziraupena bezalako gai unibertsalak jorratuko dituzte eskola berrian, 17:30ean hasita.

Nerea Ariznabarreta ipuin-kontalariaren eta Marian Hurtado musikariaren emanaldia izango da ekainaren 4an, eskola berrian, 17:30ean hasita. Kultura desberdinen talaietatik, maitasunaz, konfiantzaz eta biziraupenaz arituko dira, eta aukera emango dute Sioux indiarren, tuneztarren edo euskaldunen ohiturak gehiago ezagutzeko.

Antolatzaileen hitzetan, "errespetutik eta umoretik" kontatu eta kantatuko diztuzte elezaharrak, hitzen eta musikaren bitartez.

Sarrerak aurretik eskuratu behar dira kultur etxean: astelehenetik ostegunera 09:00 - 12:30 / 15:30 - 19:15 eta ostiralean 15:30 - 18:45.

 



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!