Bihar irekiko dute Aiako igerilekua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 3a, 08:49

Igerilekuak %50eko edukiera baimendua izango du. Hala, 382 lagunentzat tokia izango da eremu osoan: igerileku handian 78 erabiltzaile eta txikian 29.

Uda sasoia gertu da eta laster abiatuko dituzte hondartza eta igerileku denboraldiak. Hain zuzen ere, Aian bihar irekiko ditu ateak igerilekuak, eta guztia prest dute horretarako. Pasa den udan bezala, aurten ere, izurritearen aurkako hainbat neurri bete beharko dira Aiako igerilekuan.

Alde batetik, igerilekuko edukiera mugatua izango da eta maiatzaren 7ko agindua betez, kirol azpiegituraren edukiera %50koa izango da. Eremu osoan 382 lagunentzat tokia egongo da: igerileku handian 78 erabiltzaile eta txikian 29.

Bestetik, Aiako Udalak hainbat erabilera arau zehaztu ditu igerilekuko erabiltzaileentzat. Hona hemen horietako batzuk:
-Uretan nahiz kanpoan, gutxienez 1,5 metroko distantzia gorde beharko da bizikideak ez diren herritarrekin.
-
Eskuak maiz garbitu eta desinfektatu behar dira.
- Toallak edo bestelako objektu pertsonalak ez dira inorekin partekatu behar, eta etxera iritsitakoan garbitu egin behar dira.
- Hamaka eta etzaulkiak ez dira inorekin partekatu behar.
- Ez da salto egin behar ur ertzetik eta ez dira erabili behar baloiak, koltxonetak etmota horretako jolasak.
- Adin txikikoak zaindu behar dira prebentzio neurriak bete ditzaten.

Tarifak
Aiako Udalak denboraldiko bonuen eta eguneko sarreraren prezioak ere jakinarazi ditu.
Eguneko sarrerak:
- 0 eta 3 urtekoentzat  doan.
- 4 eta 17 urte bitartekoentzat 4 euro.
- 18 urtetik gorakoentzat 5 euro.

Denboraldiko bonuak:
- 0 eta 3 urte artekoentzat doan.
- 4 eta 17 urte bitartekoentzat 15 euro.
- 18 urtetik gorakoentzat 30 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!