Sendabelarren erakusketa ikusgai dago Aiako Kultur Etxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko uzt. 6a, 15:06

Aiako Kultur  Etxeak udako ordutegia duenez, erakusketa ikusgai izango da astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Aiako Udalak eta Aldabe Kooperatiba Elkarteak antolatuta, sendabelarren erakusketa izango da Aian ikusgai, uztailean zehar, abuztuaren 1era arte, hain zuzen ere. Hala, mendeetan zehar arbasoen osasuna zaintzeko eta gaixotasunak sendatzeko sendabelarrez gehiago ikasi nahi dutenak Aiako Kultur Etxera gerturatu daitezke astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!