Gaur itxiko ditu ateak Aian ikusgai dagoen sendabelarren erakusketak

Karkara 2021ko abu. 1a, 09:37
Aharoa Zuloaga, azalpenak ematen erakusketa aretoan.

Hilabetez egon da martxan erakusketa kultur etxean. Informazio panelez eta landare naturalez nahiz lehorrez osatu dute, eta asteburuetan zuzeneko informazioa jasotzeko aukera ere izan dute bisitariek, Aharoa Zuloaga herritarraren eskutik. Gaur da erakusketa ikusteko azken eguna; 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

ERREPORTAJEA: Botika kutxarik naturalena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!