Aske dira urubiak eta zapelatza

Karkara 2021ko abu. 25a, 16:00
Igeldoko Arrano Etxeko kideak urubiekin. (Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa)

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi urubi eta zapelatz bat aske utzi zituzten joan den ostiralean Iturraran Parketxean. Hainbat lagun bertaratu ziren Arrano Etxeko arduradunen eta basozainen azalpenak entzutera, eta aipatu hegaztiak berriz hegan libre nola geratzen ziren ikustera.

Hona hemen Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak bere facebook kontuan partekatu dituen bideoak :



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!