XIV. Andatzatik Aiara Igoerako izen-emate epea zabaldu dute

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 29a, 11:10

Irailaren 18an jokatuko da Aiako automobilismo lasterketa, Andatza eta Aia arteko  GI-3710 errepidean.

Lagun Artea eta Urraki eskuderiek antolatuta, XIV. Andatzatik Aiara Igoera jokatuko dute irailaren 18an. Proban parte hartzeko izen-emate epea aste hasieran zabaldu dute, eta irailaren 10era arte egongo da zabalik. Ondoren, parte hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 14an emango dute argitara. 

Proba egunean, ohi bezala, 09:00etatik 12:30era, ikuskapen teknikoak egingo dituzte Gozategi plazan; bertan egiaztatuko dute ibilgailuek ezinbesteko segurtasun arauak betetzen dituztela. 13:30ean Andatza eta Aia arteko  GI-3710 errepidea itxiko dute, eta 14:30ean ekingo diote lehenengo entrenamendu txandari.

Erlojuaren aurka lau kilometro inguru dituen ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek, eta bi igoera ofizialeko denbora hartuko zaie kontuan. sari banaketa 19:00etan izango da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!