2021/09/18 14:30

Txapelketa

XIV. Andatzatik Aiara Igoera

XIV. Andatzatik Aiara Igoera
Andatza eta Aia artean, Aia

Proban parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago, irailaren 10era arte. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 14an emango dute argitara. 

Proba egunean, 09:00etatik 12:30era egingo dituzte ikuskapen teknikoak Gozategi plazan; bertan egiaztatuko dute ibilgailuek ezinbesteko segurtasun arauak betetzen dituztela. 13:30ean Andatza eta Aia arteko GI-3710 errepidea itxiko dute, eta 14:30ean ekingo diote lehenengo entrenamendu txandari.

Erlojuaren aurka lau kilometro inguru dituen ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek, eta bi igoera ofizialeko denbora hartuko zaie kontuan. Sari banaketa 19:00etan izango da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!