Astelehenean estreinatuko dute 'Artxipielagoa'

Karkara 2021ko urr. 3a, 11:00
Osteguneko aurre estreinaldiko irudi bat. Argazkia: @foteropanico

Oier Aranzabalek zuzendu du fikzioko podcasta, eta gidoia Xabier eta Martin Etxeberriak landu dute. Bihartik aurrera, kapitulu berri bat emango dute astelehenero.

Ostegunean Donostian aurre estreinaldia egin eta gero, bihartik aurrera entzungai egongo da Artxipielagoa izeneko fikziozko podcasta, EiTBPodcast atari berriaren barruan. ULU Mediak eta EiTB Mediak ekoitzi dute proiektua, eta Aiako bizilaguna den Oier Aranzabalek jardun du zuzendari lanetan, Juan G. Andresekin batera. Sailaren gidoia, berriz, Martin eta Xabier Etxeberriaren artean ondu dute. Aktore lanetan aritu dira, besteak beste, Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy eta Sara Cozar. Hemen klik eginda entzun daiteke trailerra.

Hau dio sinopsiak: "Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!