Musikatutako ipuin kontaketa saioa izango da bihar Aiako eskolan

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 6a, 09:00

Eskolako psikomotrizitate gelan izango da saioa, 17:30ean hasita. Edukiera mugatuta egongo da, eta betetakoan, ateak itxiko dituzte. 

Bihar arratsaldean musikatutako ipuinak entzuteko aukera izango da Aiako eskolan. Ameli eta Xirrikituen Jostunek Basoko sekretuak kontatuko dizkiete psikomotrizitate gelara bertaratzen diren umeei. Saioa 17:30ean hasiko da eta 40 minutuko iraupena izango du. Antolatzaileek jakinarazi dute edukiera mugatuta egongo dela, eta betetzen denean, ateak itxiko dituztela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!