Aiako 15. Argazki Lehiaketako irudiak ikusgai jarriko dituzte asteazkenean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 9a, 17:21

Argazki erakusketa osatuko dute Aiako Kultur Etxean, Aiako 15. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazkiekin. Datorren asteazkenean, hilaren 13an zabalduko dute, eta 24ra arte egongo da ikusgai. 

Ondorengo ordutegian egongo da zabalik erakusketa:

  • Astelehenetan, 09:00etatik 12:30era, eta 15:30etik 19:00etara. 
  • Astearte eta ostegunetan, 15:30etik 18:00etara. 
  • Asteazkenetan, 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:00etara. 
  • Igandeetan, 11:30etik 13:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!