Esti eta Mikel Markezen kantaldirako sarrerak, dagoeneko salgai

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 26a, 09:35

Interneteko musikaze.com atarian eta Aiako Kultur Etxean eros daitezke sarrerak, hamar euroren truke. Kontzertua azaroaren 6an izango da Aiako probalekuan, 22:30ean hasita. Aita-alabek Azal berritzen lana aurkeztuko dute, beste hainbat musikariren laguntzarekin.  

Esti eta Mikel Markezek Aian emango duten kantaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Bi modutara eros daitezke: Interneteko musikaze.com atariaren bidez, edota Aiako Kultur Etxera joanda (astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:15era; eta ostiraletan, 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 18:45era). Sarrera bakoitzak hamar euro balio du.

Kontzertua azaroaren 6an izango da Aiako probalekuan, 22:30ean hasita, eta aita-alabek beren azken lana aurkeztuko dute: Azal berritzen. Beraiek esana da erdibana sortu dutela, alegia, hamar abestitatik bost Estik egin dituela, eta beste bostak, Mikelek. Dena dela, batak bestearen abesti batzuetan hartu du parte, eta beste hainbat musikariren laguntza ere izan dute diskoa osatzeko. Aiako probalekuko oholtzara ere ez dira bakarrik igoko; ondoan izango dituzte Arkaitz Miner eta Julen Alonso musikariak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!