Aiako Xatur gaztelekuko ateak, zabalik

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 3a, 09:00

Ostegunetik igandera egongo da zabalik, 15:30etik 19:30era, 12 urtetik 16 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Lehen Hezkuntzako haurrek, berriz, ostiral arratsaldeetan izango dute han biltzeko aukera, 16:30etik 19:15era, bi txandatan.

Aiako Xatur gaztelekua martxan da berriz. Ostegunetik igandera egongo da zabalik, 15:30etik 19:30era, 12 urtetik 16 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako haurrek ere han biltzeko aukera izango dute ostiral arratsaldeetan, 16:30etik 19:15era, bi txandatan: 16:30etik 17:45etara LH1, LH2 eta LH3ko ikasleen txanda izango da; 18:00etatik 19:15etara, berriz, LH4, LH5 eta LH6koena. Lardizabal eskolako eraikin zaharrean dago Xatur gaztelekua, eta informazio gehiago behar duenak 689 903 872 telefono zenbakira hots egin dezake.

Etxeko txikienentzat ludoteka zerbitzuak, aldiz, badaramatza pare bat aste martxan. Kultur Etxean dago haientzat egokitutako gunea eta zabalik izaten da astelehen eta asteazkenetan. 16:30etik 17:30era HH2 eta HH3ko ikasleek dute joateko aukera; eta 17:45etik 18:45era, HH4 eta HH5ekoek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!