Bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko deialdia ireki du Aiako Udalak

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 10a, 11:00

Interesatuek, azaroaren 18ra arte izango dute izena emateko epea zabalik.

Aiako Udalak ohar bidez adierazi duenez, datozen lau urteetarako bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko deialdia ireki dute. Atzotik dago zabalik izena emateko epea, eta azaroaren 18an bukatuko da horretarako aukera.

Inskripzioa udal bulegoetan egin behar da. Hara deituta eskuratu daiteke informazio osatuagoa ere: 943-131144.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!