Pagoetako basoetan ibilaldi gidatua egiteko aukera izango da igande goizean

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 19a, 11:30

10:00etan Artetxotako bidegurutzean jarri dute hitzordua, eta han elkartzen direnek bi ordu eta erdiko ibilaldia egingo dute Jon Ander Azpiroz adituaren gidaritzapean. Parte hartu nahi dutenek iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo 943-83 52 89 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Pagoeta natur parkea eta han bizi diren animaliak hobeto ezagutzeko aukera polita izango da igande goizean, Iturraran parketxeak antolatu duen ibilaldi gidatuari esker. Jon Ander Azpiroz aditua gidari hartuta, bi ordu eta erdiz Pagoetako basoetan barrena ibiliko dira txangoan parte hartzen dutenak, mendiko bidexkak, ileak, oinatzak, jandako elikagaien arrastoak eta beste hainbat gauza ikertzen.

10:00etan Artetxotako bidegurutzean jarri dute hitzordua, eta handik hasiko dute ibilaldia. Dena dela, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita edo 943-83 52 89 telefono zenbakira deituta. Jardueran parte hartzeko, bost euro ordaindu beharko dute helduek eta hiru euro umeek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!