Herri kirol lehiak jokatuko dituzte igandean Aian

Artxiboko irudian, harrijasotze ikuskizun bat Aiako probalekuan

Batetik, Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak jokatuko dira. Bestetik, Binakako Harrijasotze Txapelketa jokatuko da. Aiako probalekuan izango dira hitzorduak, ohi bezala.

Aizkora eta harrijasotze ikuskizunek hartuko dute igandean Aiako probalekua. 12:00etan hasita, bi modalitate horietan ariko dira. Batetik, Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak jokatuko dituzte.

Bestetik, Binakako Harrijasotze Txapelketa jokatuko dute bi bikotek: Jokin Eizmendi zarauztarra eta Gorka Etxeberria oriotarra, Aimar Galarraga oriotarraren eta Jon Unanue, Goenatxo III.a azkoitiarraren aurka ariko dira. Lau harri desberdinekin egingo dituzte lanak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!