Bertan behera gelditu da Urtezaharretako Aiako Slaloma

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 29a, 15:00

Iaz bezala, aurten ere ez da auto lasterketarik izango Aia eta Orio inguruan urteko azken egunean. Hala baieztatu diote KARKARAri antolatzaileek. Pandemiaren egoeragatik eta "araudia betetzeko zailtasunengatik" hartu dute erabakia.

2019an Gorka Olaizola nagusitu zen Aiako Slalomean, eta huraxe izango da auto lasterketa horretako azken garailea, gutxienez 2022ko abenduaren 31ra arte. Izan ere, antolatzaileek erabaki dute bertan behera uztea aurtengo hitzordua ere. Lehengo urtean ez zen egin pandemia betean zelako euskal gizartea, eta aurten ere arrazoi berengatik hartu dute erabakia, baita "araudia betetzeko zailtasunengatik" ere.

Auto lasterketa abenduaren 31ko eguerdi partean jokatu ohi da Aiako Ubegun industrialdean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!