Aizpuru-Cotano eta Juaristi-Eizmendi bikoteak garaile Aiako pala txapelketa mistoan

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 9a, 16:02

Aiako I. Pala Txapelketa Mistoko bi finalak jokatu ziren atzo arratsaldean, larunbatarekin. 23 bikotek parte hartu dute lehiaketan.

Atzo 18:30ean eman zitzaien hasiera Aiako I. Pala Txapelketa Mistoko finalei. 14 urte bitartekoen artean, Eki Aizpuruk eta Maddi Cotanok osatutako bikoteak Sarra Arroyo eta Xuban Illarramendi izan zituzten aurkari. Aurrenekoentzat izan zen garaipena, lehen set-a 10-5 eta bigarrena 10-9 irabazi eta gero.

14 urtetik gorako parte hartzaileen artean, berriz, Unai Juaristi eta Garazi Eizmendi izan ziren onenak. 10-6 eta 10-4 gailendu zitzaizkien Eneritz Erkizia eta Igor Ituraini.

Aiako Kirol Elkarteak antolatu du txapelketa, eta hau izan da aurreneko edizioa. Guztira 23 bikotek parte hartu dute bi kategorietan, eta antolatzaileek "oso balorazio positiboa" egin dute. Nabarmendu dutenez, kontentu daude izandako bikote kopuruarekin, eta baita palaz jokatzen oso gutxi ibilitakoak ere lehiaketan izatea lortu dutelako.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!