Martxoaren 6an izango da Aiako XI. Mendi Lasterketa

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 10a, 10:30

Parte hartu nahi dutenek Kirolprobak.com atarian eman beharko dute izena martxoaren 4a baino lehen, 18 euro ordainduta. 400 lagunentzat lekua egongo da, eta gaur-gaurkoz, 111 lagun daude izena emanda. Internet bidezko izen-ematea itxi ostean lekurik geldituko balitz, probaren egunean bertan ere emango dute aukera, baina 25 euro ordaindu beharko dira orduan.

Hiru hilabete besterik ez dira Aiako X. Mendi Lasterketa jokatu zutela, eta dagoeneko aurtengo probari begira lanean ari dira antolatzaileak, aurki izango baita: martxoaren 6an. Izan ere, pandemiagatik hainbat hilabetez atzeratu behar izan zuten lasterketa iaz, baina aurten, berezkoa duen garaian egitea erabaki dute.

Hori horrela, dagoeneko zabaldu dute XI. ediziorako izen-ematea, Kirolprobak.eus atarian, eta parte hartu nahi dutenek han egin beharko dute inskripzioa, martxoaren 4a baino lehen, 18 euro ordainduta. 16 urte beteta izatea da proban parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra. 400 lagunentzat lekua egongo da, eta gaur-gaurkoz, 111 lagun daude izena emanda. Internet bidezko izen-ematea itxi ostean lekurik geldituko balitz, probaren egunean bertan ere emango dute aukera, baina 25 euro ordaindu beharko dira orduan. Trukean, lasterketa lehiatzeko aukera ez ezik, Aiako produktuen sorta bana jasoko dute parte hartzaileek, eta hamaiketako beroa egiteko aukera ere izango dute.

Ohi bezala, parte hartzaileak 10:30ean abiatuko dira Aiako plazatik, eta Pagoetako nartur parkean barrena hamabost kilometroko ibilbidea korrika egin beharko dute, gehienez eta bi ordu eta laurdeneko denbora tartean.

Onenentzat sariak zeintzuk izango diren ere aurreratu dute antolatzaileek. Gizonezkoetan zein emakumezkoetan, lehenengo postuan bukatzen duenak 200 euro jaso ditu; bigarren egiten duenak, 150 euro; eta hirugarrenak, 100 euro. Horiez gain, orain arteko marka hautsi eta berria jartzea lortzen duenari, beste 100 euro emango dizkiote. Gizonekoetan, 1:04:35 da orai arte sekula egi duten denborarik onena, eta emakumezkoetan, 1:14:23.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!