Gutuna: Non dago jaiotza? Zeinek eraman du Kukuarritik?

Karkara 2022ko urt. 12a, 12:00

Joxemari Lizasok gutun hau bidali du KARKARAren erredakziora. Gabonetan, urtero jartzen du jaiotza txiki bat Kukuarrin, eta salatu duenez, aurten lapurtu egin dute.

Hau da Joxemari Lizasok bidali duen gutuna, osorik:

"Ez dakit zenbat urte diren Gabonetan Kukuarriko gurutzean jaiotza txiki bat jartzen dudala. Gabon bezperan jarri eta erregeak pasata erretiratzen dut, hurrengo urtean berdina egiteko.

Badirudi baten bati ez zaiola ondo iruditzen, edota estorbu egiten diola jaiotzak. Iaz, jarri eta baten batek kendu eta lurrean aurkitu zuten, berriz ere bere tokian jartzeko aukera izanez. Aurtengoan beldur pixka batekin jarri nuen, desagertuko ote zelakoan, baina kalterik egiten ez duela-eta, jartzea erabaki nuen. Aurtengoan bai, desagertu egin da.

Egia esan ez dut ulertzen, ez zeinek ezta zergatik kendu duen.  Ilusioz eginiko ekintza bat izan ohi da nirea, eta badakit Kukuarrira jende asko joaten dela hura ikustera eta argazkia ateratzera, tartean ume asko.

Horregatik, eskertuko nuke bueltatzea, kendu duenak badakielako zer egin duen; jaiotza ez baitu haizeak eraman, hori seguru".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!