Sekula baino jende gutxiago izan da Aiako ganadu enkantean

Gaur eguerdian Arraza Anitzeko Ganaduen XVI. Enkantea egin dute Aiako Testaje Zentroan. COVID-19a zabaltzea saihesteko hartu dituzten segurtasun neurri zorrotzen ondorioz, beste aldietan baino askoz jende gutxiagok izan du enkantean parte hartzeko aukera, eta giroan antzeman egin da hori. Guztira 39 idisko atera dituzte enkantera, limusin eta pirenaika arrazakoak guztiak.

Gaur eguerdian aurtengo lehen ganadu enkantea egin dute Aiako Ibarrola Goikoa baserrian dagoen Testaje Zentroan. Hain zuzen ere, Arraza Anitzeko Ganaduen XVI. Enkantea izan da, eta 29 idisko atera dituzte enkantera, limusin eta pirenaika arrazakoak guztiak.

Ganaduzaleentzat hitzordu garrantzitsua izan ohi da Aiakoa, eta gaurkoan ere ez dute hutsik egin, baina aipatzekoa da, COVID-19a saihesteko hartu behar izan dituzten segurtasun neurri zorrotzen ondorioz, ez dela besteetako jendetzarik izan. Gunearen edukiera %60ra mugatuta egin dute enkantea, ezinbestekoa zen aurrez akreditatuta egotea, markatutako lekuetan bakarrik eser zitekeen jendea, eta denek eserita jarraitu behar izan dute enkantea. Horrenbestez, ezin esan aretoa jendez lepo bete denik, besteetan gertatu ohi den bezala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!