Salmentak urri, igandean Aian egin zuten ganadu enkantean

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 25a, 10:11

29 zekor enkanteratu zituzten, eta horietatik hamalau saldu. Abere horietako batzuk Euskal Herriko abeltzainek erosi zituzten, eta besteak Espainiako hainbat tokitakoek: Avila, Huesca, A Coruña, Salamanca eta Soria, zehazki. Limusin RJ arrazako animalia bat izan zen garestien erosi zutena. 3.000 euroko irteera prezioa jarri zuen, eta Salamancako abeltzain batek 4.400 euroan errematatu zuen enkantea.

Igande eguerdian Aiako Testaje Zentroan egin zuten Arraza Anitzeko Ganaduen XVI. Enkantearen emaitzak kaleratu dituzte antolatzaileek, eta bai, sekula baino jende gutxiagok parte hartu zuela eta salmentak ere esperotakoa baino urriagoak izan zirela esan dute. Hain zuen ere, 29 zekor enkanteratu zituzten, eta horietatik hamalau saldu. Abere horietako batzuk Euskal Herriko abeltzainek erosi zituzten, eta besteak Espainiako hainbat tokitakoek: Avila, Huesca, A Coruña, Salamanca eta Soria, zehazki.

Limusin RJ arrazako animalia bat izan zen garestien erosi zutena. 3.000 euroko irteera prezioa jarri zuen, eta Salamancako abeltzain batek 4.400 euroan errematatu zuen enkantea.

Salmentak beste aldietan baino urriagoak izatearen zergatiak azaltzeko, bi arrazoi eman dituzte antolatzaileek. Batetik, COVID-19a zabaltzea saihesteko hartu zituzten neurri zorrotzak. Izan ere, gunearen edukiera %60ra murriztuta egin zuten enkantea eta sartzeko ezinbesteko baldintzatzat jarri zuten aurrez akreditatuta egotea. Bestetik, haragi sektorearen "egoera kritiko samarra" aipatu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!