Aiako Ludotekan eta Xatur gaztelekuan izena eman daiteke urteko lehen hiruhilekorako

Maria Maya Manterola 2022ko urt. 29a, 13:00

Astelehen eta asteazkenero bildu ahal izango dira Ludotekan HH2 mailatik HH5era arteko haurrek. Ostiraletan, berriz, LH-ko haurrentzat zabalduko dute, bi txandatan.

Aiako Ludoteka eta Xatur gaztelekua martxan izango da dira datozen hilabeteotan ere. Urtarrilean, otsailean eta martxoan izena emateko deialdia zabaldu dute. HH2 eta HH3 mailetako haurrek astelehen eta asteazkenero izango dute Ludotekan biltzeko aukera, 16:30etik 17:30era. HH4 eta HH5 mailetakoek, berriz, astelehen eta asteazkenero, 17:45etik 18:45era. 

Xatur gaztelekuko txanden berri ere eman dute. Ostiraletan zabalduko dute: LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrentzat, 16:30etik 17:45era; eta LH4, LH5 eta LH6 mailetakoentzat, 18:00etatik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!