Nekazaritza Politika Bateratu berriari buruzko hitzaldia emango du ENBAk

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 16a, 09:00

Ostiralean izango da hitzaldia, Aiako Kultur Etxean, 11:00etan hasita. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute gipuzkoa@enba.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-65 01 23 telefono zenbakira deituta.

2023etik 2027ra nekazaritza arloan indarrean izango diren politika ildoak finkatzen ditu Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformak. Europako Batasunaren ikurretako bat den nekazaritza politika berriari buruzko hitzaldi informatibo sorta antolatu du Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA), eta hitzaldi horietako bat Aian izango da; hain zuzen ere, ostiralean, 11:00etan hasita, kultur etxean. Hitzaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute gipuzkoa@enba.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-65 01 23 telefono zenbakira deituta.

2022ko martxoan hasiko da PAC-NPB eskabideak aurkezteko sasoia, eta aurtengoa izango da 2014-2020 aldiko azken urtea. Izan ere, 2023. urtetik 2027ra bitartean Nekazaritza Politika Bateratu berria izango da indarrean, Europako Parmamentuak joan den azaroan onartu zuena.

ENBAk, Europako Batasunaren nekazaritza politika berriaren nondik norakoak azaltzea baserritarrentzat interesgarria izan daitekela iritzita, Gipuzkoako zazpi herritan hitzaldi informatiboak emango ditu datozen egunetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!