2022ko martxoaren 8a

Aiar ugari elkartu da iluntzean plazan Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 8a, 21:40

Gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, udalak deituta elkarretaratzea egin dute dozenaka aiarrek udaletxe aurrean. Banderolez eta globo morez bete dute plaza 19:30ean, eta abesti bat ere kantatu du emakume talde batek.

Ez dute pankartarik zabaldu ez lelorik oihukatu, baina bat egin dute gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko egunarekin.

Mugimendu feministak, azken urteetan bezala, aurten ere zaintzan jarri du azpimarra gaurko deialdiak egiterakoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!