Autobus zerbitzu berezia egongo da Landare Berezien Azokara joan-etorriak egiteko

Iñigo Gaiton 2022ko api. 22a, 16:36

Landare Berezien 18. Azoka egingo da bihar eta etzi Aiako Iturrarango Lorategi Botanikoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten ere autobus zerbitzua egongo da azokara joan-etorriak egiteko. Azokak 10:00-18:00 ordutegia izango du, eta 09:45ean hasita, ordu erdiro autobusak aterako dira Txurrukatik eta Aiako herrigunetik azokara. Denbora tarte berarekin eskainiko dituzte itzulerako autobusak ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!