Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute Aian hilaren 21erako

Onintza Lete Arrieta 2022ko mai. 4a, 12:00

Saioa egun osokoa izango da, Emagin Ikerketa eta Dokumentazio zentro feministak eskainiko du, eta 14 urtetik gorako emakumeentzat izango da. Izena emateko epea zabalik dago.

Autodefentsa tailerra izango da Aian maiatzaren 21ean, larunbatarekin. Saioa Emagin Ikerketa eta Dokumentazio zentro feministak eskainiko du, eta 14 urtetik gorako emakumeentzat izango da.

Tailerra Lardizabal eskolako psikomotrizitate gelan izango da, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era, eta goizeko eta arratsaldeko saioen artean, pikoteo-bazkaria egingo dute. 15 euro kostako da tailerra eta pikoteoa.

Hemen eman daiteke izena.

Tailerraren edukiak ondorengo hauek izango direla jakinarazi dute:

1. Kontzentrazioa: aurkezpena eta tailerraren kokapena: helburuak, saioen antolaketa eta oinarriak (konfidentzialtasuna, ezer ez da derrigorrezkoa, espazio segurua...); ezagutza dinamikak; oinarri teorikoa lantzeko dinamika.

2. Emozioak, espazio bitala eta mugak: beldurra landuko dugu; beldurretatik amorrua eta indarra lantzera pasako gara; espazio bitala: erlaxazio txiki bat egin ostean, espazio bitalaren irudimen gidatua egingo dugu; mugak jartzen ikasteko eta autoafirmazioa lantzeko ariketak.

3. Erasoak eta erantzunak: sutilak izan daitezkeen erasoen detekzioa eta horiei nola erantzun

4. Autoestimua: autoestimua lantzeko dinamikak egingo ditugu.

Hemen aurki daiteke tailerraz informazio gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!