Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetara sailkatu dira Aiako palistak

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 16a, 11:30

Lehen kanporaketako itzulerako neurketak jokatu dituzte Aiako palistek Errenteriaren aurka. 1 eta 2 gailendu dira aiarrak, eta joanekoan dagoeneko 3 eta 0 irabazi zutenez, aurrera egin dute lehian. Donostia izango dute aurkari hurrengo kanporaketan, alegia, final laurdenetan.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako itzulerako partida jokatu dute Aiako palistek asteburuan Errenteriaren aurka, hango Agustina Otaola pilotalekuan. Joaneko partidak 3 eta 0 irabazi zituztenez, abantaila zuten aiarrek. Oraingoan, 1 eta 2 gailendu dira, eta beraz, 5 eta 1 izan da emaitza orokorra. Horrenbestez, txapelketan aurrera egin dute, eta gomazko paletako final laurdenetarako txartela eskuratu du Aiak.

Aldalurrek kantxa osoan jokatu du, buruz buru, eta 6 eta 20 irabazi du partida. Aranberrik eta Azpiazuk binaka neurtu dituzte indarrak, eta 20 eta 19 galdu dute. Lizasok zazpi koadro barruan buruz buru neurtu ditu indarrak, eta 17 eta 20 nagusitu da.

Final laurdenetan, Donostia izango du aurkari Aiak. Etxean jokatuko dute kanporaketa horretako lehen neurketa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!