Nahia Eizmendi aiarrak Oiartzungo XXXVIII. Pala Txapelketa irabazi du

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 17a, 16:00

Nahi Eizmendi aiarrak Oiartzungo XXXVIII. Pala Txapelketa irabazi du, gomazko pilotarekin. Larunbat goizean jokatu zuten finala, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Eizmendik Ekhiñe Balerdi usurbildarra izan du bikote txapelketan, eta, finalean, 25 eta 21 menderatu zuten Alegiko Agirrek eta Muruak osatutako bikotea. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!