Urrak erakustaldia eman du gaur Aian Harri Txikien Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2022ko mai. 22a, 21:43
Argazkiak: Ibon Errazu.

Asentzio Azoka egin dute gaur Aian eguerdi partean, eta arratsaldean Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa ere han jokatu da, 18:00etan hasita. Bost harri-jasotzaile aritu dira nor baino nor, hiru minutuko txandetan 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jasotzen. Zarauztarra erraz nagusitu zaie Azpiazuri, Izeta IV.ari, Arrutiri eta Olaizolari.

Aiako probalekuan erakustaldia eman du gaur arratsaldean Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak. Hiru minutuko txandetan 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jasotzen aritu dira bost harri-jasotzaile, eta Urra nagusitu da harri guztiekin. Kopari 37 jasoaldi eman dizkio, kubikoari 24 eta bolari 31, eta guztira 10.425 altxaldi burutu ditu.

Xabat Olaizola zarauztarra izan da bigarrena, guztira 8.237,5 kilo altxatuta; hirugarren Paulo Azpiazu izan da, 8.075 kilorekin; laugarren tokia Izeta IV.arentzat izan da, denera 7.625 kilo jasota; eta gaurkoan azkena izan da Iraitz Arruti, 6.575 kilo altxatuta.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!