Eskola jazarpenaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ostiralean Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 25a, 13:14

Izaskun Lopez de Torrek eskainiko du hitzaldia 'Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruan nola sortu' izenburupean.

Ostiralerako haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu dute Aian. Izaskun Lopez de Torre izango da trebatzailea eta bullying egoerak edo eskola jazarpena gutxitzeko ingurune seguruan nola sortu landuko du gurasoekin. Hitzaldia Lardizabal Eskolako psikomotrizitate gelan izango da, 17:00etan hasita, eta gaiarekin interesa duten herritarrak gonbidatu dituzte hitzordura. Saioa doakoa izango da.

Hitzaldiaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek hori eskuratzeko aukera izango dute Aiako Kultur Etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!