Bihar jarriko dituzte salgai Xabi Solanok Andatzan emango duen kontzertu berezirako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 1a, 16:21
Xabi Solano Kimua Dantza Kolektiboarekin.

Xabi Solano Maizak Kimua Dantza Kolektiboa, Amak laukotea, Maren, Gozategi taldea eta Pini izango ditu lagun oholtza gainean.

Ekainaren 19rako kontzertu berezia antolatu dute Aiako Andatza auzoan. Xabi Solano Maiza igoko da oholtza gainera eta beste hainbat talde eta musikari izango ditu lagun: Kimua Dantza Kolektiboa, Amak laukotea, Maren, Gozategi taldea eta Pini. Gainera, ezusteko bat ere prestatu dute kontzerturako. Ondoren, erromeria izango da.

Sarrerak bihar, ekainaren 2an, 16:30etik aurrera jarriko dituzte salgai Musikaze atarian, eta Aiako Kultur Etxean eskuratzeko aukera ere izango da; honako hau da bertako telefono zenbakia 943-13 09 24. Sarrerak 15 euroko prezioa izango du aldez aurretik erosita eta 20 euro egunean bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!