Asteartean egingo dute odol ateraldia Aian

Onintza Lete Arrieta 2022ko eka. 12a, 09:00

Aiako Odol Emaileen Elkarteak gogorarazi du hilare 14an, 16:30etik 20:30era egongo dela odola emateko aukera. Ohi bezala, zaintza gelan egingo dute, eta beharrezkoa izango da ordua aurrez hartzea.

Odola ateratzeko txanda hartu behar da, asteartean bertan, goiz partean, 943-07 78 88 telefono zenbakira deituta.

Bertaratzeko, berriz, musukoaren erabilera oraindik derrigorrezkoa dela gogorarazi du Aiako Odol Emaileen Elkarteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!