Zabalik da 2022-2023 ikasturteko musika eta kirol ikastaroetan izena emateko epea

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 13a, 10:07
Aiako kultur etxea.

Izena emateko epemuga uztailaren 22ra arte izango da indarrean. Instrumentu zein kirol desberdinetan trebatzeko kuotak zehaztu ditu Aiako Udalak, bestelako oharrekin batera.

Abian da 2022-2023 ikasturteko musika eta kirol ikastaroetan izena emateko epea. Deialdia Aiako bizilagun guztientzako zabalik egongo da, uztailaren 22a arte. Panderoa, gitarra, eskusoinu txikia eta pianoa eskainiko dira musika arloan. Kiroletan, bestalde, yoga, judo, zumba zein helduentzako pilates eskolak.

Musikako hileroko kuotak

-Panderoa: 22 euro/hileko

-Pianoa edo gitarra: 30 euro/hileko

-Panderoa + pianoa edo gitarra: 40 euro/hileko

-Pianoa + gitarra: 45 euro/hileko

-Pianoa + gitarra + panderoa: 55 euro/hileko

-Eskusoinu txikia: 30 euro/hileko

-Panderoa + eskusoinu txikia: 50 euro/hileko

Kiroleko hileroko kuotak

-Pilates helduentzat: 35 euro/hileko

-Zumba helduentzat: 20 euro/hileko

-Judo, 5 urtetik aurrera: 17 euro/hileko

-Yoga: 22 euro/hileko

Oharrak

Ikasturte hasieran 50 euroko fidantza ordaindu beharko da musikan eta pilatesen parte hartzeko. Bestalde, familia bateko hiru kidek edo gehiagok aipatutako ikastaroetan parte hartuz gero, %10eko deskontua jasoko dute kuota orokorrean.

Langabezi egoeran egonik eta inolako prestaziorik jaso ezean, hileroko kuota %50 murriztuko da. Deskontu hori, gainera, egoera berean dauden senitartekoen kuotetara ere zabalduko da.

Ikastaroren batean jende gehiegik izena emanez gero, iaz izena eman zutenek izango dute lehentasuna; betiere, zehaztutako epearen baitan izena eman badute.

Bestelako ikastarorik antolatu nahi duenak, izen-ematearekin batera adierazi dezake. Taldea osatzeko behar adina lagunek asmo bera azaltzen badute, ikastaro berria sor daiteke.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!