Ekainaren 28an abiatuko dituzte sanpedroak Andatzan

Egitarau zabala prestatu dute Andatza auzoan San Pedro Jaietarako.

Ekainak 28, asteartea
- 18:00etan, txupinazoa festei hasiera emateko.
- 21:30ean, Mutil Ardokoen eta elkartekideen afaria auzoko elkartean.

Ekainak 29, asteazkena, San Pedro Eguna
- 10:30ean, meza nagusia eta ondoren hamaiketakoa.
- 13:00etan, herri kirol jaialdia Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Suharri Rodriguez Paolla aizkolarien eta auzoko gazteen eskutik.
- 14:30ean, auzoko erretiratuen bazkaria elkartean.
- 17:00etan, Herriko Pilota Txapelketa.
- 22:30ean, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 30, osteguna, Umeen Eguna
- 10:30ean, meza nagusia.
- Ondoren, umeentzako jolasak.
- 17:00etan, umeentzako puzgarriak eta kart pedaldunak.
- Arratsaldean, umeentzako merendola.

Uztailak 1, ostirala
- 16:30ean, oilasko biltzea baserriz baserri trikitilariekin.
- 21:30ean, mus txapelketa.

Uztailak 2, larunbata
- 14:30ean, bertso bazkaria Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin eta Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariekin.
- 22:30ean, erromeria.

Uztailak 3, igandea
- 12:00etan, pilota jaialdia.
- 17:30ean, Emakumezkoen Lau Arroako Harri-jasotze Txapelketako finala.
- Ondoren, sagardo dastaketa trikitilariek girotuta.
- 22:30ean, erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin.
- Gau erdian, jaiei amaiera emateko traka zaratatsua.

Uztailak 16, larunbata
- Oilasko biltzeko afaria elkartean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!