Arraza Anitzeko XVIII. Enkantea egingo dute datorren astean Aiako Enkante Zentroan

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 16a, 08:30
Artxiboko irudian, 2017ko enkante bateko unea Aiako Testaje Zentroan.

Limusin eta Pirenaika haragitako idisko ugaltzaileak, eta RJ eta RP ugaltzaileen artean Limusin arrazakoak salerosteko egingo dute enkantea. Jardunaldia 11:00etan aurkeztuko dute, eta 12:00etan hasiko da enkantea.

Hemezortzigarrenez egingo dute arraza anitzeko enkantea datorren astean Aian, uztailaren 24an, igandearekin.  Bertan haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dituzte: Limusina eta Pirenaika. Limusin arrazako RJ eta RP ugaltzaileak ere bai.

Aiako Testaje Zentroan egingo dute enkantea. Aurkezpena 11:00etan izango da, eta ordubete beranduago, berriz, hasiko da enkantea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, animalia bat erosten duenari 50 euro  kobratuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik –agiria, gutun genealogikoa, etab. emateagatik–.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!