Aiako probalekuko berogailu sistema berriaren diru-laguntza jaso du udalak

Mikel Eizagirre 2022ko abu. 1a, 09:00
Argazkia: Aiako Udala

Europar Funtsetako Leader laguntza jaso dute, instalazioa egitearen ordainetan.

2021eko apirilean ezarri zuen Aiako Udalak probalekuko berogailu sistema. "Kultur eta kirol ekitaldiak aurrera eraman ahal izateko, aurrez egindako beste inbertsioei jarraipena emanez", azaldu zuen.

36.909.28 eurotakoa inbertsioa izan zen.  Europako Leader funtsen helburuarekin bat egiten zuela ikusita, funtsetatik 14.100 eurotako laguntza jaso du Udalak, aipatu lanak finantzatu ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!