San Donato eta San Lorentzo jaiak

Egitaraua: Aiako San Donato eta San Lorentzo Jaiak ate joka dira

Aiako buruhandiak 2019ko jaietako kalejiran.

Abuztuaren 5ean, datorren astean abiatuko dituzte Aiako Jaiak. Hona hemen egitaraua.

Uztailak 30, larunbata
- 16:00. Herriko Pala Txapelketako finalak.

Abuztuak 5, ostirala
- 17:00. Txosnaren irekiera.
- 17:30. Zumba emanaldia adin guztietako herritarrentzat.
- 19:00. Txupinazoa jaiei hasiera emateko.
- Jarraian, kalejira buruhandiekin.
- Ondoren, trikipoteoa Izer eta Alabier trikitilarien eskutik
- 21:30. Herri afaria, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

Abuztuak 6, larunbata, Gazte Eguna
- 11:30. Ume handientzat jolasak.
- 14:30. Paella lehiaketa herrikoia.  Sarrera 10 euro kostako da eta festetako kamiseta emango dute opari. Paellek 14:30erako eginak egon beharko dute. Antolatzaileek arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa jarriko dituzte. Parrilak ere piztuta izango dira haragia ekarri nahi dutenentzat. Dena dela, talde bakoitzak bere sua, kazuela eta paella prestatzeko behar dituzten osagaik eraman beharko ditu.
- 16:30. Kukaña eta ur jolasak.
- 18:30. Elektrotxufla musika ibiltaria.
- 22:00. Kontzertuak: Brigade Loco, Rotten XIII eta Kulto Kultibo.

Abuztuak 7, igandea, San Donato Eguna
- 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 09:30. Aiako Bolo Txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat. Izen-ematea egunean bertan egin beharko da)
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
- 13:00. Desgaraian taldearen kontzertua plaza, bermut berezien dastaketarekin.
- 16:00. Mus Txapelketa eskola berrian.
- 17:00. Trikitixa txapelketa herriko plazan.
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
- 22:30. Bertso jaialdia. Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Iñaki Gurrutxaga izango da.
- Gau erdian hasita, Ithaka eta Zelanda taldeen kontzertua.

Abuztuak 8, astelehena, Umeen Eguna
- 09:30. Diana herriko kaleetan zehar ezustekoarekin.
- 11:00. Haurrentzat jolasak.
- 14:00. Familien bazkaria.
- 17:00. Disko Festa Arimacool taldearen eskutik.
- 18:30. Kalejira herriko kaleetan zehar buruhandiekin eta Zarauzko erraldoiekin.
- Ondoren, Disko Festaren jarraipena.
- 23:30. Gozategi taldearen kontzertua.
- Jarraian, festak herriko txosnan jarraituko du gazte, zahar eta karroza guztientzat.

Abuztuak 9, asteartea
- 11:00. Sardin-jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat Sapo-Toka
- 16:00etatik 19:00etara, gaztelu puzgarriak.
- 17:30ean hasita, Izar Haitz garagardoaren dastaketa.
- 19:30. Kalejira herriko kaleetan zehar buruhandi eta trikitilariekin.
- Bitartean, plazan, Broken Brothers Bass Band taldearen saioa.
- 22:00. Korrontzi eta Oinkari ikuskizuna dema plazan.
- Ondoren, kontzertuak: Lukiek, Rodeo eta Maixa eta Malakias

Abuztuak 1o, asteazkena, San Lorentzo Eguna
- 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Emakumeak: Arrizabalaga eta Agirre Alday eta Gamienderen aurka. Gizonak: Bengoetxea eta Albeniz Orbegozo eta Pascualen aurka.
- Ondoren, herriko adinekoei eskainitako bazkaria.
- 17:30. Herri-kirol jaialdia.
Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa. Parte-hartzaileak: Gorka Emazabel Yunta, Gorka Etxeberria Ikutza, Unai Goitia Goitiandia eta Josu Urbieta Arruti.
Gipuzkoako Kintopekoen Harri-jasotze Txapelketa: Imanol Royo Lartain, Manex Zubizarreta Esnal eta Iraitz Arruti Artetxe.
Aizkolariak: Iker Vicente eta Mikel Larrañaga
Gipuzkoako Txinga Txapelketa: Andoni Iruretagoiena Lertxundi, Jabier Urresti Quinteiro, Jon Unanue Alberdi, Xabat Olaizola Arizti eta Aitzol Urkiza Osa.

- Ondoren, kalejira buruhandiekin eta trikitilariekin.
- Jarraian, Fan and Go erromeria.
- 22:30. Kopaz Kopa antzezlana.
- Ondoren, Fan and Go erromeria.
- 01:00. Traka zaratatsua.
- Eta jaiei amaiera emateko Fan and Go erromeria.
- Handik aurrera txosnan Happy Hour.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!