San Donato eta San Lorentzo jaiak

Herri-kirol jaialdi oparoa antolatu dute Aiako festetarako

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko abu. 2a, 10:54
Imanol Royo Lartain gaztea ingudea altxatzen Santio Errekako Jaietan. (Aiora Larrañaga)

Abuztuaren 10ean izango da, San Lorentzo Egunez, eta bertan jokatuko dituzte Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa, Gipuzkoako Kintopeko Harri-Jasotze Txapelketa eta Gipuzkoako Txinga Txapelketa. Horrez gain, aizkolarien erakustaldia ere izango da.

San Donato eta San Lorentzo Jaien baitan, abuztuaren 10ean, asteazkenarekin, herri-kirol jaialdi bikaina ikusteko aukera izango da Aian. Hala, 17:30ean hasita, Gipuzkoa mailako hainbat txapelketa jokatuko dituzte

Batetik, Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa izango da eta bertan parte hartuko dute Gorka Emazabel Yunta, Gorka Etxeberria Ikutza, Unai Goitia Goitiandiak eta Josu Urbieta Arrutik. Bestetik, Gipuzkoako Kintopekoen Harri-jasotze Txapelketa ere jokatuko dute, eta plazara aterako dira 21 urte azpiko harri-jasotzaile gazteak: Imanol Royo Lartain, Manex Zubizarreta Esnal eta Iraitz Arruti Artetxe.
Aizkolarien erakustaldia ere izango da herri-kirol jaialdian, eta Iker Vicente eta Mikel Larrañaga arituko dira aizkoran.
Horrez gain, Gipuzkoako Txinga Txapelketa ere jokatuko da. Bertan arituko dira Andoni Iruretagoiena Lertxundi, Jabier Urresti Quinteiro, Jon Unanue Alberdi, Xabat Olaizola Arizti eta Aitzol Urkiza Osa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!