Izeta VI.a-k irabazi du Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 9a, 09:00

Orain artean nagusi izan da pentatloian Izeta VI.a, eta hala erakutsi zuen berriro ere igandean jokatutako Gipuzkoako Pentatloi Txapelketan. 

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k irabazi du Irunen Gizonezkoen Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa. Urdanibia plazan jokatu dute lehen aldiz izaera ofizialeko txapelketa, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta. 

Pentatloietan ohi den moduan, bost probatan neurtu zituzten indarrak parte hartzaileek. Honako lan hauek egin behar izan zituzten:

  • Harri jasotzea (hogei altxaldi 100 kiloko harri biribilari).
  • Giza proba (bi plaza 400 kiloko harria arrastaka –plaza bakoitza 24 metro ingurukoa da–)
  • Aizkolaritza (45 ontzako bi enbor eta 54ko bat)
  • Txingak (lau plaza 50 kiloko txingak eskuetan)
  • Korrikaldia (2 kilometro)

Horiek guztiak egiteko 25 minutu eta 44 segundo behar izan zituen Izeta VI.ak, eta bera izan zen txapeldun igandeko proban. Hark baino ia minutu bat beranduago amaitu zituen lanak bigarren postuan geratu zen Xabier Zalduak. 

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!