San Donato eta San Lorentzo jaiak

Festetako azken orduak, irudietan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 11a, 14:00

Ederki zukutu dituzte aiarrek San Donato eta San Lorentzo jaiak. Aurreko ostiralaz geroztik ez da zereginik falta izan, eta atzo borobildu zituzten jaiak, herri kirol jaialdiarekin nahiz bestelako ekitaldiekin. 

Fan&Go taldearen erromeria izan zen, Kopaz kopa antzerkia, trikitilariak ibili ziren kaleak girotzen eta festen itxiera adierazi ohi duen zezen suzkoa ere atera zen kalera. 

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!