San Donato eta San Lorentzo jaiak

Bideoa: Herri kirol jaialdi aparta izan da Aian San Lorentzo egunez

Urtzi Oteiza 2022ko abu. 11a, 18:00

Hiru herri kirol txapelketa jokatu ziren atzo Aiako pilotalekuan, San Lorentzo egunez. Pilotalekua jendez bete zen Gipuzkoako txinga eroate, kintopeko harri-jasotze eta ingude txapelketak ikusteko. Irabazleen artean etxeko kirolari bat izan zen: Josu Urbieta aiarra izan zen nagusi ingudean. 

Hemen dago ikusgai jaialdiaren argazki galeria. 

KARKARAk San Donato eta San Lorentzo jaiek utzitako albiste eta irudiak atal berezi batean bildu ditu. Egin klik hemen ikusteko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!