Urriaren 29an jokatuko da Aiako II. Mendi Duatloia

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 25a, 16:06
Aiako I. Mendi Duatloiko bi partaide, korrikako saioan.

Euskal Herriko XII. Mendi Duatloi Zirkuituaren barruko proba izango da Aiakoa. Zirkuitua irailaren 4an hasiko da Igantzin (Nafarroa) eta azaroaren 26an amaituko da, Igartzan (Gipuzkoa).

Aurkeztu berri dute Euskal Herriko XII. Mendi Duatloi Zirkuituaren egutegia. Behin-behinekoa da, baina okerrik ezean, zirkuituko lehen proba irailaren 4an egingo da, Igantzin (Nafarroa), eta urriaren 29an Aiako II. Mendi Duatloiaren txanda izango da.

Ordurako zirkuituko zortzi proba jokatuak izango dira, tartean baita Euskal Herriko txapelketa ere, urriaren 8an Adunan (Gipuzkoa). Azken proba Igartzan (Gipuzkoa) egingo dute, azaroaren 26an.

Zirkuituaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, izena kirolprobak.com atarian eman behar da.

Aian iaz egin zuten aurrenekoz mendi duatloia; Andatza auzoan jokatu zen, Aristerrazuko plazatik abiatuta, eta 1o0 lagunetik gorak parte hartu zuen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!