Ospatu dute iraileko igandeetako lehen erromeria Hernioren magalean

Nerea Uranga 2022ko ira. 6a, 11:27

Usadioari jarraituz, iraileko igandeetan erromeriak izango dituzte Zelatunen. Igandean egin zuten aurtengo aurrenekoa.

(Argazkiak: Ihintza Elustondo)

Eguraldi ederrak lagunduta jende multzoa batu da zen igandean Hernioren magalean, Zelatunen. Ohiturari segituz, iraileko igandeetako lehen erromeria egin zuten Zelatungo borden inguruan. Aitziber Arruabarrena eta Haritz Erasun trikitilariek jarri zuten musika, eta dantzara animatu zenik ere izan zen.

Hil honetako datozen hiru igandeetan ere ez da erromeriarik faltako Zelatunen. Honako trikitilariak ariko dira erromeria girotzen:

  • Irailak 11: Laja eta Lutxurdio.
  • Irailak 18: Ansorregi eta Larrañaga.
  • Irailak  25: Izer eta Alabier.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!