Ukrainara bidaltzeko material bilketa abiatu dute Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 20a, 11:30
Lur Alkartasuna Kooperatiba. Artxiboko argazkia.

Lur Alkartasuna Kooperatibako dendan bilduko dute materiala, eta Euskal Herriko Ukraniarrak elkartearen bidez bidaliko dute.

Irailaren 26ra bitartean, Ukrainara bidaltzeko material bilketa egingo dute Aian, Lur Alkartasuna Kooperatiban. Hala, azaldu dute elikagaiak, hotzari aurre egiteko arropa eta material sanitarioa bilduko dituztela.
- Elikagaiak: kontserbak metalezko ontzietan, txokolatea, kafea eta barra energetikoak.
- Hotza ez pasatzeko arropa: Barruko arropa termikoa, eskularruak, galtzerdiak, lo-zakuak, termoak, linternak, pilak....
- Osasun arloko materiala: bendak, gasak, pardelak, sendagaiak...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!