Gaur gauean 'Konpromisoa' antzezlana ikusteko sarrerak leihatilan bertan erosteko aukera egongo da

Onintza Lete Arrieta 2022ko ira. 24a, 10:00

Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak igoko dira oholtzara gaur 22:30ean, eta oraindik sarrerarik ez duenak aukera izango du Aiako Probalekuko leihatilan bertan eskuratzeko, gaur 21:30etik aurrera.

Txalo Produkzioak ekoiztetxearen obra Aian eskainiko dute gaur gauean, Probalekuan, 22:30ean hasita. Bertaratu nahi duenak eta sarrerarik ez duenak, Internetez eros ditzake, baina baita leihatilan bertan ere. 21:30ean zabalduko dute hori.

Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, hiru aktore igoko dira oholtzara: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!