Urriarekin zabalduko dituzte Aiako ludoteka eta gaztelekua

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 27a, 13:23

Ludoteka astelehen eta asteazkenetan egongo da zabalik HH2tik HH5era arteko haurrentzat, eta Xatur gaztelekua, berriz, ostiraletan, LH1etik LH6ra arteko gaztetxoentzat.

Datorren astetik aurrera martxan izango dira Aiako Ludoteka eta Xatur gaztelekua, eta jakinarazi dituzte urtea bukatu bitarteko ordutegiak.

Ludoteka astelehenetan eta asteazkenetan egongo da zabalik, 16:30etik 17:30era HH2 eta HH3ko umeentzat; eta 17:45etik 18:45era HH4 eta HH5ekoentzat.

Gaztelekua, berriz, ostiraletan egongo da zabalik, 16:30etik 17:45era LH1, LH2 eta LH3ko gaztetxoentzat; eta 18:00etatik aurrera LH4, LH5 eta LH6koentzat.

Zerbitzu horien inguruko informazio gehiago behar duten herritarrek, honako telefono zenbakietara dei dezakete:

  • Ludoteka: 943-13 09 24
  • Xatur gaztelekua: 689 90 38 72

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!