Bihar hasiko dira samielak Laurgainen

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 28a, 14:30

Bihar goizean ekingo diote egitarauari, mezarekin. Ondorenerako, hamaiketakoa eta herri kirol jaialdia antolatu dituzte. Jaiei amaiera, berriz, etzi emango diete, herri afariarekin eta Izer eta Alabierren erromeriarekin. Gaur da herri afarirako txartelak erosteko azken eguna.

Bihar, irailaren 29a, osteguna, San Miel Eguna.

  • 10:30. San Miel Eguneko meza.
  • Jarraian, hamaiketakoa. 
  • Ondoren, herri kirol jaialdia. Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez jardungo dira harri-jasotzen, eta Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta Bihurri II.a aizkoran.

Irailaren 30a, ostirala.

  • 21:00. Auzo afari herrikoia Atseden Toki elkartean. Menua: tomate entsalada, urdaiazpiko tortilla eta txuleta entsaladarekin, gazta eta menbrilloa, kafea eta kopa. Menuaren prezioa 30 eurokoa izango da pertsonako, eta bertan parte hartu nahi dutenek Aiako Iturriozena tabernan eman behar dute izena hilaren 28a baino lehen.
  • Afalostean, erromeria Izer eta Alabierrekin goizaldera arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!